Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Borzov, Valeri

Errusiar atleta (1949). 1969an Europako txapelduna izan zen 100 metrotan, eta 1971n 200 metrotan. 1972ko Munich-eko Olinpiar Jokoetan irabazle izan zen 100 eta 200 metrotan. Horrez gainera, brontzezko domina irabazi zuen 100 metrotan, Montréal-en, 1976an.