Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

boro

iz. Miner. Gai bakuna, kolore arre ilunekoa, izadian berez edo boraxean dagoena (B; at.-z. 5; at.-m. 10,8). 2.550° C-an irakiten du. Metal eroale ona izan daiteke. Erreaktoreetan erabiltzen da, neutroiak bereganatu egiten baititu; 10B isotopoak adibidez, oso ondo bereganatzen ditu neutroiak, eta neutroiak bilatzeko eta neurtzeko baliagarria da oso. Portzelana eta beira lantzeko eta altzairua gogortzeko ere erabiltzen da. Boroa kutsakorra bada ere, kopuru txikietan landareak bizitzeko ezinbestekoa izaten da eta izaki bizidun guztiek izaten dute osagai boroa. Hainbat sendagai egiteko erabiltzen dira boroa eta bere eratorriak (gai kutsakorrak eta onddoak deuseztatzeko, zauriak garbitzeko, etab.) Lehenengo aldiz Gay-Lussacek eta Thernardek bakartu zuten.  v  Boro karburoa. Teknol. B2O3tik lortutako boro karburo berria, B4C formula duena. Gai gogorra da oso eta tresna gogorrak egiteko erabiltzen da.  v  Oxido borikoa. Pyrex beira egiteko erabiltzen da.