Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bornholm

Danimarkako uhartea, Itsaso Baltikoan, Kopenhagetik 169 km-ra eta Suediako Scaniatik hurbil (36 km). Departamendu bat osatzen du; 588 km2, 46.839 biztanle (1987). Hiriburua: Rønne.  v  Kostalde malkortsua, muino txikiak barnealdean (puntu gorenak 162 m ditu).  v  Laboreak (garia, oloa). Behi eta zerri azienda garrantzitsuak. Kaolin hobiak. Arrantza (izokina, bakailoa, sardinzarra). Turismoa.  v  Historia. Bornholm Lundeko artzapezpikuen, Hansaren, daniarren, Lübeck hiriaren eta berriz ere (1660) daniarren eskuetan egon zen.