Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bonnat, Léon

Lapurtar margolaria (Baiona, 1833 - Monchy-Saint-Eloi, 1922). Madrilen eta Parisen ikasi ondoan Italiara jo eta Erroman lan egin zuen. Erlijio irudi bikainak ere egin zituen. Baiona eta Parisko Art Ederretako eskolako zuzendaria izan zen. Hauek dira, besteak beste, haren zenbait lan: Martirio de San Andrés (Andres Santuaren Martiritza), Asunción de la Virgen (Ama Birjinaren Jasokundea), Cristo en la Cruz (Kristo Gurutzean), San Dionisio mártir (Dionisio Santua Martiria), Job koadroak eta Victor Hugo, Thiers, Pasteur, Renan, Carnot, Madame Mélida, Pubis de Chavannes erretratuak. Baionan Mundu guztiko arte motak bildu behar zituen museoa eraiki zedin eskatu zuen 1860. urtean. 31 urte geroago bere asmoa bete zen. Bonnat izeneko museo honek haren 142 lan biltzen ditu, beste askoren artean.