Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bonnard, Pierre

Frantses pintorea (Fontenay-aux-Roses, 1867 - Le Cannet, 1947). Zuzenbide ikasketak egin zituen eta Vuillard, Valloton eta beste zenbaitekin batera Nabis taldekoa izan zen. Hasieran inpresionismoaren eragin nabarmena izan zuen: Moulin Rouge, Jardin de Paris (1896), Le fiacre (1898). Gerora, ikuskariak eta erretratuak egiten jarraitu bazuen ere, familia bizitza, lorategi eta bainu eszenak pintatzen hasi zen. Bere izadi hiletan eta emakume biluzietan bereziki, argi-ilun efektu ederrak lortzen ditu, gai horiek ñabardura sotilez hornituz: Nu à contre-jour (1919), Ambroise Vollard (1920), Sourire (1920), La toilette (1922), Le jardin. Lan grafiko ugariren egilea: litografiak, liburuak eta kartelak.  v  Bonnarden garaian pinturan izan ziren iraultzek ez zuten izan ia eraginik beregan, betiere balio plastiko hutsei atxikia iraun zuenez. Guztiz alderantzizko bidea hartua zuten pintoreek, haatik, haren moldea mirestu baitzuten eta eragin handia izan baitzuen abstrakzio lirikoaren jarraitzaileen artean.