Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bolton, John Gatenby

Australiar astronomoa (Ingalaterra, 1922 - Australia, 1993). Cambridgeko Trinity College-n ikasi zuen matematika eta fisika. Britainia Handiko Itsas Armadan lan egin zuen radarretako aditu bezala (1942-46), eta ondoren, Australiara alde egin zuen. Australiako National Radio Astronomy Observatory-ko zuzendaria izan zen (1961-71). Irrati astronomiaren eremuan aitzindari izan zen, eta galaxiak identifikatzen lehenetarikoa. Boltonek asmatu zuen Parkes irrati teleskopioak zeregin handia izan zuen Estatu Batuen Apollo programan. Apollo 11 ilargian zegoela, handik igorritako irrati seinaleak jaso zituen teleskopio horrek. Bruce domina irabazi zuen 1988an.