Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Blazy, Edmond

Lapurtar apaiza. Baionako Gure Herria aldizkariaren sortzaileetariko bat eta haren lehen zuzendaria izan zen (1921). «Fédération de Pelote Basque» elkarteko lehendakaria izan zen. 1929. urtean La pelote basque liburu ezin interesgarriagoa eman zuen argitara. Harena da, halaber, Osaba amerikanoa euskal komedia. 1929. urtean Uztaritzeko erretore izendatu zuten. Bertan hil zen 1941. urtean.