Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Blázquez Pérez, Ricardo

Espainiar elizgizona (Villanueva del Campillo, Avila, 1942). Bilboko Elizbarrutiko gotzaina 1995. urteaz geroztik. Teologia ikasketak hasi zituen Avilako Seminarioan eta ondoren, 1967tik 1969ra, Erromako Unibertsitate Gregorianoan amaitu zituen. Avilan ordenatu zuten apaiz, 1967an. Teologia eskolak eman ditu Salamancako Pontificio San Pio X Institutuan eta Unibertsitate Pontifizioan. Unibertsitate horretan bertan, dekano eta errektoreorde lanetan ibili zen 1988. urtea arte. Urte horretan, gotzain kontsagratu zuten eta 1992an Palentziako gotzain izendatu. 1993an Espainiako Gotzainen Konferentzian Fede Doktrinaren inguruko kargua bete zuen.