Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bismarck

Melanesiako uhartedia, Britainia Berria izenaz ere ezaguna dena, Ginea Berriaren ipar-ekialdean, Ozeano barean. Hauek dira osatzen duten uharterik garrantzitsuenak: Britainia Berria, Irlanda Berria, Lavongai eta Almirante uharteak. 53.000 km2 eta 157.000 biztanle. Sumendi ugari dituzten lurralde menditsuak dira, oihan hertsiek estaliak.  v  Historia. Alemaniaren mende egon zen 1885etik 1914. urtera arte. Australiaren esku geratu zen 1921ean. 1949. urtean Papua eta Ginea Berriari lotu zitzaion.