Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bignone, Reynaldo Benito

Militar eta politikari argentinarra (Buenos Aires, 1926). Hainbat kargu izan zituen Videlaren diktadura garaian (1976-1983), eta Argentinako presidente ere izendatu zuten 1982an, Leopoldo Galtieriren ordez, honek Malvinetako gerra galdu ondoren. Diktadura garaian militarrek egindako gehiegikeriak ezkutatzeko asmoa zuen dekretu bat sinatu zuen, baita militarrak amnistiatzeko legea ere. Diktadura ondorengo hauteskundeak deitu eta presidente zibilari, Raul Alfonsíni, boterea itzultzeaz arduratu zen, 1983an. Handik gutxira atxilotu eta sei hilabetez preso eduki zuten, diktadura garaiko gerra zikinean parte-hartzerik izan zuelakoan.