Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bienabe Artía, Bernardino

Gipuzkoar pintorea (Irun, 1899 - Irun, 1987). 21 urte zituela Gipuzkoako Gazteen erakusketan ezagutarazi zuen Carnestolendas bere lehen lan ospetsua. Madrilen hainbat erakusketa egin ondoren, Hego Ameriketara (Argentina, Txile, Bolivia) jo zuen Gerra Zibila zela eta. Euskal Herrira itzulitakoan Etxalar aukeratu zuen bizilekutzat. Bere lanik ezagunenak Pescador, Viejo de mar y niño, De vuelta de la pesca eta Unamunori eta Ricardo Barojari eginiko erretratuak dira. Koadroak pintatzeaz gainera hainbat ilustrazio eta mural egin zituen.