Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bielinski, Vissarion Grigorievitx

Errusiar filosofo eta literatura kritikaria (Sveaborg, egun Suomenlinna, Susisaari uhartea, 1811 - San Petersburgo, 1848). Literatura kritika lanen bidez eman zuen bere burua ezagutzera. Gero, Puxkin, Shakespeare, Turgeniev, Dostoievski eta abarren lanak aztertu zituen, eta haren iritziak onartu egin ziren, oro har. Azkenik, Errusiako literaturaren ikuspegia (1847) eman zuen argitara. Bielinskik «arte hutsa»-ren aldekoak baztertu nahi izan zituen errealismoaren izenean. Materialismotik hurbil dauden ikusmolde filosofiko eta politikoek (sozialismo utopikoa) XIX. mendeko Errusiako pentsamenduan eragin handia izan zuten.