Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bichsel, Peter

Suitzar idazlea (Luzerna, 1935). Zazpi urtez Willi Ritschard kontseilariaren aholkulari izan zen, eta gero irakasle gonbidatua Ohion eta Essenen. 1968an irakaskuntza utzi eta idazteari ekin zion. Narrazio labur-laburrak idatzi ditu, ia miniaturazkoak. Hauek dira Bichselen narrazio bilduma nagusiak: Eigentlich möchte Frau Blum den Milchmann kennenlernen (1964, Egia esan, Blum andreak esneketaria ezagutu nahi luke), Die Jahreszeiten (1967, Urtaroak), Kindergeschichten (1969, Haur istorioak, Pello Zabaletak itzulia) eta Von Trinkern, Polizisten und der schönen Magelone (1985, Edaleak, poliziak eta Magelone ederra). Gainera, saiakera eta artikulu ugari argitaratu ditu, hala nola Des Schweizers Schweiz (1969, Suitzarraren Suitza), Geschichten zur falschen Zeit (1979, Ordu okerreko istorioak) eta Der Leser. Das Erzählen (1982, Irakurlea. Kontatzea).