Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bichat, Marie François Xabier

Sendagile frantsesa (Thoirete, 1771 - Lion, 1802). Berak egindako autopsia ugarietan oinarritu zituen idatzizko lanak. 21 ehun mota aurkitu zituen, mikroskopiorik erabiltzen ez bazuen ere. Histologiaren sortzailetzat hartzen da. Hogeita hamar urte zituela hil zen laborategiko eskaleretan erorita.