Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bettelheim, Bruno

Jatorriz Austriakoa zen Estatu Batuetako psikiatra (Viena, 1903 - ?, 1991). Teoria psikoanilitikoaren eraginez haurren psikosiez arduratu zen, autismoaz bereziki. 1938an Dachau eta Buchenwald-a deportatu egin zuten eta «muga egoeratan» gizabanako zenbaitek jasaten duten deshumanizazioa ikertu zuen. Estatu Batuetara emigraturik, haur psikotikoentzako hezitzaileak prestatzen eta ikerketak egiten zituen terapia-zentro bateko zuzendari izan zen Chicagon.