Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Betsabe

(Heb. Bath-Seba) Edertasun handiko emakume israeldarra, Uriasen emaztea, Bibliaren arabera. Behin, bainua hartzen ari zela atzeman zuen David erregeak. Beretzako hartu nahi zuenez, Urias ofiziala gudura bidali zuen bertan hil zedin. Erregearekin ezkondurik, Salomon eta beste hiru seme eman zizkion (II Samuel, XI-XII).  v  Betsaberen bainua pintore askoren inspirazio iturri izan da: Rafael, Cranach, Rembrandt, Lucas Jordán, William Blake.