Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bethe, Hans Albrecht

Alemaniar jatorriko Estatu Batuetako fisikaria (Estrasburgo, 1906). Izpi kosmikoei buruzko ikerketen egilea. Zerrenda foto-elektronikoen teoria formulatu zuen. Alabaina, bere izena duen karbono-zikloaren aurkikuntzagatik (1938) da batez ere ezaguna. 1943tik 1946ra atomo bonbaren proiektuan lan egin zuen Estatu Batuetan. Fisika Nobel saria eman zioten 1967an.