Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bethania, Maria

Abeslari brasildarra (Santo Amaro da Purificaçao, 1946). 1965ean grabatu zuen lehen diskoa, baina 1970eko hamarraldian lortu zuen arrakasta, eta 1980koan fama handia lortu zuen. Disko ugari grabatu ditu Brasilgo abeslaririk onenekin, hala nola Caetano Veloso, Chico Buarque, Vinicius de Moraes eta Toquinhorekin. Antzinako erritmo herrikoiak, bossa-nova, sanba eta berak sorturiko melodia berriak interpretatu ditu. Bakarkako diskoen artean, aipagarriak ditu Rosa dos Ventos, Alibi, Maria eta Bel.