Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Berry, Chuck

(Jaiotza izena, Charles Edward Anderson Berry). Estatubatuar abeslari, gitarra-jotzaile eta musikagilea (Saint Louis, Missouri, 1926). Rock and roll musikan rhythm and bluesa sartu zuen lehen musikarietako bat da. Rock kanta ospetsuak egin ditu, hala nola Maybellene (1955), Roll Over Beethoven (1956), Johnny Be Goode (1958) eta Rock’n Roll Music. Chuck Berryk berebiziko eragina izan zuen Beatles, Rolling Stones eta beste rock talde batzuen musikan. Haren diskoen artean, aipatzekoak dira Chuck Berry’s Greatest Hits (1964), Golden Decade (1967) eta Chuck Berry at the Filmore Auditorium (1967). 1984an Grammy saria eman zioten eta 1989an bere autobiografia argitaratu zuen.