Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

berrugeta

iz. Zool. Eszenidoen familiako arrain osteiktioa (Umbrina cirrosa). 70 cm-ko luzera izan dezake. Bizkarraldea gris iluna du, eta sabelaldea argiagoa, urre koloreko marratxoak dituela. Mediterraneoan, Itsaso Beltzean, Atlantiko ekialdean eta Itsaso Gorriaren hondoan bizi da.  v  Arrano berrugeta. Perziformeen familiako itsasoko arraina (Sciaena cirrosa). 50 cm inguru neurtzen du luzeran. Gaztain kolorekoa da, bizkarraldean marratxo beltzak ditu eta sabelaldea urre kolorekoa. Arrain honen haragia oso aintzat hartua da. Mediterraneoan eta Atlantikoan bizi da.