Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Berriozar

Nafarroako udalerria (Iruñeko merindadea). 1998ko datuen arabera, 5.412 biztanle ditu, aurreko erroldan baino 400 gehiago. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago. Industria herria da, 1960-70 urteetan nabarmen hazi dena. 60-70 hamarkadetan hasitako hazkundeari eutsi egin dio Berriozarrek azken urteotan, Nafarroako hiriburuaren zabaltzearen eraginez.