Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Berriobeiti

Nafarroako udalerria (Iruñeko merindadea). Berrioplano du izen ofiziala. Kontzeju hauek osatzen dute udalerria: Aitzoain, Añezkar, Artika, Ballariain, Berriobeiti –herriburua–, Berriogoiti, Elkarte, Larrageta, Lotza eta Oteitza-Berriobeiti. 1998ko datuen arabera, 1.038 biztanle ditu. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago.