Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bernadette Soubirous, santua

Errotari baten alaba, hamalau urte zituela, Ama Birjina agertu omen zitzaion 18 aldiz (Lourdes, 1844 - Nevers, 1879). Lourdes-ko pelegrinazioek agertze horiek dituzte oinarri. Bernadette Nevers-ko Karitateko Ahizpen Komentuan sartu zen 1866an. 1933an kanonizatu zuten.  v  Jaieguna, Espainian, apirilaren 16a; Frantzian, otsailaren 18a.