Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bermeo

Bizkaiko udalerria (Busturialdea). 1997ko datuen arabera, 17.036 biztanle ditu, aurreko erroldan baino zertxobait gutxiago. Hizkuntza banaketa 1996an: 13.113 euskaldun, 2.050 ia euskaldun eta 1.744 erdaldun. Arrantzaren inguruko arazoak eta arrantzontzien murrizpenaren ondorioz, besteak beste, mila biztanletik gora galdu ditu Bermeok azken urteotan.