Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bermejo, Bartolomé

Espainiar pintorea (XV. mendeko bigarren erdia). Kordoban jaioa, seguruenik Napolin ikasia, Aragoin lan egin zuen 1475-1477 bitartean, eta Katalunian 1486tik 1498ra. Olio margoa erabili zuen. R. van de Weyden-en eragina izan zuen. Neurri handiko koadroak gogoko zituen, baita hornidura eta kromatismo joria ere. Pertsonaia indartsuak, aurpegi errektangular eta kementsuak nabari dira Bermejoren koadro errealistetan. Lan nagusiak: Santo Domingo de Silos erretaula; Piedad, Bartzelonako katedralean; Adoración de los Reyes, Granadako errege-kaperan.