Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Beria, Laurenti

Pavlovitx. Georgiar ingeniari eta politikaria (Merkheuli, Georgia, 1899 - Mosku, 1953). Barne arazoetako ministroa, Politburoko kidea eta Sobiet Batasuneko polizi-burua. Stalin hil ondoren (1953ko martxoa), Sobiet Batasuna gobernatu zuen hirukotea osatu zuen Malenkovekin eta Molotovekin batera. Handik laster, ordea, atxilotu eta hil egin zuten, ezkutuko epaiketa baten ondoren.