Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Berganza, Teresa

Espainiar mezzosopranoa (Madril, 1935). Kantua eta pianoa ikasi zituen Madrilgo Kontserbatorioan. 1957an Dorabellaren papera eskaini zioten Mozarten Così fan tutte operan, Aix-en-Provencen. Hurrengo urtean, interpretazio bikainak egin zituen mundu zabaleko hainbat lekutan. Besteak beste, Isolier izan zen Rossiniren Comte Ory operan, Milango Scala antzokian; Cherubino Mozarten Figaroren ezteiak operan, Britainia Handian; eta Isabella, Rossiniren L’italiana in Algeri operan, Estatu Batuetan. 1960an Rosinaren papera egin zuen Rossiniren Il barbiere di Siviglia operan, Londresko Covent Gardenen, eta 1967an lehen aldiz abestu zuen New Yorkeko Metropolitan Opera Housen. Estilista bikaina da eta maisutasun handiz abesten ditu bereziki kanta espainiarrak eta Rossiniren operak.