Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bergamo

Italiako iparraldeko hiria (Lombardia), Bergamoko Alpeen ondoan. 122.142 biztanle (1981). XV. mendeko katedrala. Colleoni kapera. Ehun langintzagune garrantzitsua da aspaldidanik eta altzairugintza eta mekanika industriak garrantzizkoak dira egun. Famatua da bertako bergamota, lurringintzan erabiltzen den laranja mota.  v  Historia. Hiri erromatarra izana, Lonbardiako dukerri bateko hiriburua izan zen XII. mendean. Veneziaren mendean egon zen 1428tik 1797 arte. 1806an, Siero probintziako hiriburu bihurtu zen. 1815ean Austriaren mende geratu zen. Piemonteko hiria da 1859tik aurrera (Villafrancako Bakea).