Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

berberiera

iz. Ipar Afrikako hizkuntza nagusia izana, arabierak ia erabat baztertu duena. Jatorri ezezagunekoa bada ere, filologoek talde kamito-semitikoan ezartzen dute. Bost-sei milioi hiztun ditu gaur egun, arabierak sarrera izan ez duen mendialde eta basamortuetan batez ere: Libiako zenbait oasitan eta Nefusa mendialdean; Tunisiako hamairu herritan; Aljeriako mendialdeetan (Aures-en eta Kabilian nagusiki); Marokoko Atlasen, Rifen eta Susen, eta Saharako gune askotan. Hizkuntza bakarra bada ere, dialekto ugaritan banatua dago. Morfologia eta joskera mailako aldaketarik ez, baina fonetika mailako aldaerak ageri dira dialektoetan. Hiztegian arabierazko hitz asko dute eta alfabetoa ere arabierarena erabiltzen dute. Ahozko literatura aberatsa duten arren, hizkuntza ezin garatu izan dute, ofizialtasuna ukatu egin zaielako beti.