Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Beotibarko gudua

Karlos I.aren agintaldian Gipuzkoan gertaturiko gudua (1322). Gudua, Nafarroa eta Gipuzkoako mugetan izan ziren guztiak bezalaxe, Euskal Erreinuaren desegitearen ondorioa baino ez zen izan. Gipuzkoarren matxinadak Nafarroako gobernadorea zen Aunay bizkondeak zapaldu zituen, eta Gaztelu eta Berastegi suntsitu. Gil López de Oñaz, Larrea etxeko jaunak, zortzirehun gipuzkoarrekin batera Beotibarko mendian inguratu zuen nafar gudarostea, eta hildako ugari eragin zituen. Gertaera hau hainbat kanturen iturburu izan zen, euskaraz eta hizkuntza erromantzez. Horietako bat, «Beotibarko Kantua», heldu da gure garaira arte. Honela hasten da Garibaik jasotako bertsioa: Mila urte igarota / ura bere bidean / gipuzkoarrok sartu dira / gazteluko etxean, / nafarrokin batu dira / Beotibarren pelean…