Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Beorlegui Canet, Alfonso

Militar nafarra (Lizarra, 1888 - Donostia, 1936). 1936. urtean Mola jeneralarekin Nafarroako altxamendua antolatu zuen. Gerra hasitakoan Gipuzkoan sartu zen, eta Irun (1936-IX-4) eta Donostia (1936-IX-13) hartu zituen. Irunen bala batek egindako zauriaren ondorioz hil zen hilabete geroago.