Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

belatz 1

iz. Aztorearen antzeko hegazti harraparia, hura baino txikiagoa (Falco sp.).  v  Belatz gorria. Hegazti harraparia (Falco tinnunculus). 40 cm neurtzen ditu. Belatz arruntaren antzekoa da baina hark baino hego laburragoak, isats luzeagoa eta behatz txikiagoak ditu. Mokoa eta atzaparrak beltzak izaten ditu. Espainiako estatuan hegazti arrunta da.  v  Belatz txikia (Falco columbarius). Belatz gorriaren genero bereko hegazti harraparia. 30 cm inguru neurtzen ditu eta ez da liraina izaten; buru zabala du, moko laburra eta hegoak ez luze ez labur. Padura eta zingiretan bizi da, Europako eta Asiako iparraldean.