Belateko Gudua
Belaten 1512ko abenduaren 3 eta 4an izan zen gudua. Joan Albreteko Nafarroako erregearen ostea, bere erreinua Fernando katolikoarengandik berreskuratzeko asmoz, Nafarroan sartua, Iparraldera zihoan berriro Baztan ibarra zeharkatu nahian. Belatetik igarotzen ari zirenean Gaztelaren zerbitzuan zeuden gipuzkoar osteek, Perez de Leizaur eta Belastegiko Jaunaren agindupean, atzetik eraso zieten. Albreten soldaduek ihesari ekin zioten 12 kanoi bertan utzita. Gudua amaitutakoan gipuzkoarrek hamabi kanoiak eskuratu zituzten.
- belar-urdin
- belar-xut
- Belascoáin
- belate
- Belate
- Belateko Gudua
- belatxet
- belatxinga
- belatz 1
- belatz 2
- belaun