Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

bel canto

Mus. Italierazko esapidea, musika lirikoa izendatzeko erabilia. Buon canto izenarekin ezagutu izan zen musika mota hau hasieran eta maila gorena izan zuenean, XVII. eta XVIII. mendeetan. Italiako opera erromantikoak hartzen du normalean bel canto izena, Bellinik, Donizettik, eta abarrek idatzitakoak, alegia.