Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

bektore

iz. Mat. Bektore kopurua: aldi berean magnitudea eta norazkoa duen kopuru fisikoa, adibidez objektu baten azelerazioa.  v  Fis. Aplikazio puntua, norabidea, zentzua eta magnitudea batera hartzen dituen adierazpen geometrikoa. Gezi batez irudikatzen da geometrian. Geziaren luzerak magnitudea adierazten du, geziaren puntak aplikazio puntua, espazioan duen orientazioak norabidea eta geziak zentzua. Beraren bidez adierazten dira, esate baterako, lastertasuna, indar bat, etab.  v  Astr. Zeruko gorputz baten zentroa gorputz horren inguruan biraka ari den beste gorputz baten zentroarekin lotzen duen lerroa.  v  Teknol. Hegazkinetan, ibilbidearen norabidea.