Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Begiristain Gorriti, Jose

Gipuzkoar osagilea (Donostia, 1879 - 1952). Valladoliden ikasketak egin ondoren, Parisa jo zuen Hospital Saint-Louis erietxean ikasketak jarraitzera. Gipuzkoan X izpiak erabili zituen lehen sendagilea izan zen. Digestio aparatua, nerbioena eta larruko gaitzak aztertu zituen batik bat.