Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Beatriz Errenazimentu

Herbehereetako erregina, 1980az geroztik (Soestdijk, Herbehereak, 1938). Juliana erreginaren eta Bernardo printzearen alaba nagusia da. Zuzenbidea ikasi zuen, Leidengo Unibertsitatean. 1966an Claus von Amsberg Alemaniako Errepublika Federaleko diplomatikoarekin ezkondu zen. Ezkontza horrek eztabaida bizia piztu zuen, alemaniarrenganako ezinikusia oso zabalduta baitzegoen holandarren artean. 1980ko apirilaren 30ean Herbehereetako erregina izendatu zuten, bere amak erregetza utzi zuenean.