Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Beato, Liebanakoa

Asturiasko fraidea (Liebanako lurraldea, 798). Liebanako lurraldeko monasterio batean egin zen fraide eta hortik datorkio izena. Apokalipsiari buruzko komentarioak (hamabi liburutan) idatzi zituen Liber adversus Elipando sive de adoptiione Christi Filii Dei. Santu bezala gurtzen dute Asturiasen. Jaieguna, otsailaren 9a. v Beato. X-XI. mendeetako zenbait idatziri ematen zaien izena; miniatura mozarabez hornituta daude eta Espainiako miniatura mozarabe aberatsenak dira liburu hauetakoak. Beato Liebanakoak idatzitako Apokalipsiari buruzko komentarioetan daude oinarrituta beatoak; ezagutzen den beato zaharreneko irudiak, miniaturak, Magius pintoreak eginak dira. Miniaturak kolore biziko askotakoak dira eta bizantzioko artea dute oinarri, nahiz eta mozarabeen eragina ere ageri duten.