Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bau, Irene

Euskal antzezlea (Madril, 1968). Madrilen jaio arren, oso umetan heldu zen Bilbora, eta han eman zuen haurtzaroa hogei urte zituela berriz Madrilera itzuli zen arte, hango antzerki eskola batean arte dramatikoa ikastera. Euskal zuzendari gazteen film labur askotan parte hartu du, besteak beste Kepa Sojoren Cien maneras de hacer pollo al txilindron (1997) eta Looking for Txentxo (1998) goraipatuetan. 90eko hamarraldi hasierako hainbat film arrakastatsutan lan egin zuen –Enrique Urbizuren Cómo ser infeliz y disfrutarlo (1993) eta Alvaro Fernández Armeroren Todo es mentira (1994) filmetan, esaterako–, eta hurrengo urteetan ere jarraitu du zinemagintzan: Ernesto Telleríaren Menos que cero (1995), Fidel Corderoren La fabulosa historia de Diego Marín (1996) eta Paco Rodríguezen Quince (1997) filmetan, hain zuzen ere. Baina bere esparrurik kuttunena antzerkia da, eta horretan dihardu 1986tik gaur arte. Guztira hamaika lanekin parte hartu du, eta zuzendari ezagunenekin aritu da. 1992 eta 1996an, esaterako, Gerardo Mallak zuzenduriko El Pícaro, aventuras y desventuras de Lucas Maraña Fernándo Fernán Gómezen lanean eta Neil Simonek idatzitako Bienvenida a casa antzerki lanetan lan egin zuen, eta 2000. urtean, kasu bietan Mercedes Lezcanoren zuzendaritzapean, Mercé Rodoredaren Mujeres eta J. Saundersen Otoño en familia antzeztu ditu.