Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Batumi

Georgia barruko Adjaria errepublika autonomoko hiriburua. 129.000 biztanle. Itsaso Beltzaren ertzeko petrolio portu garrantzitsua. Burdinbideak eta petroliobideak elkartzen dute Batumi Bakurekin. Petrolio findegia. Zentral elektrikoa. Ontziolak. Janari industria. Bertan bukatzen da Kaukasoa zeharkatzen duen burdinbidea.  v  Historia. Greziarren eta erromatarren esku egon ondoren, georgiar eta turkiarren arteko gatazka leku izan zen Batumi (XV-XVIII m.). San Stephanoko itunaren ondorioz (1878), Errusiako koroaren esku geratu zen.