Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bastida

Arabako udalerria (Arabako Errioxa). Mugak: iparraldean Zanbrana eta Urizaharra, ekialdean Urizaharra eta San Vicente de la Sonsierra (Logroño), mendebalean Briñas eta Haro (Logroño), eta hegoaldean San Vicente de la Sonsierra. 38,49 km2 eta 1.007 biztanle (bastidarrak). Herriguneak: Bastida eta Salinillas. Ebro ibaiak mugatzen du udalerria hegoaldetik. Hizkuntza, gaztelania. Euskaldunak eta erdi-euskaldunak 212 dira gaur egun. Langileria oso banaturik dago nekazaritzan, abeltzaintzan, industrian eta zerbitzuetan. Aipagarriak dira XV. mendeko parrokia eliza Errenazimentukoa, XI-XII. mendeko Santo Kristo ermita erromanikoa, jauregiak eta IX-X. mendeko nekropolisa.