Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bastida, Ricardo

Bizkaitar arkitektoa (Bilbo, 1879 - Bilbo, 1953). Bilboko udaletxeko arkitektoa izan zen 50 urte luzez. Bilboko zubi mugikorrak, Alhondiga eta Komertzio Eskola Nagusia egin zituen. Halaber, Madrilgo Banco Urquijo eta Bartzelonako Banco de Bilbao eraiki zituen. Bizkaia eta Arabako eliza ugari egin zuen.