Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bassols Batalla, Angel

Itzultzaile, narratzaile eta saiakera egile mexikarra (Mexiko DF, 1925). Geografia ekonomikoa ikasi zuen Moskuko Lomonosov Unibertsitatean eta Rennes-eko Unibertsitatean egin zuen doktoregoa. Nazio Batuetako Erakundeko itzultzaile izan da eta Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoko Filosofia eta Letra Fakultateko irakasle. 1983. urteaz geroztik Posición aldizkariko zuzendari da.Veinticinco años en la geografía mexicana (Hogeita bost urte Mexikoko geografian) antologia argitaratu zuen 1985ean. Ipuin liburuen artean aipatzekoak ditu: Cinco años en la URSS (1950, Bost urte SESBen), Caravana de hombres libres (1951, Gizon libreen karabana), Hasta pronto compañeros (1951, Laster arte adiskideak), Relatos mexicanos (1954, Kontakizun mexikarrak), Mi teniente Ambrosio y otros relatos (1960, Anbrosio tenientea eta beste kontakizun batzuk). Saiakera liburuen artean hauek ditu nagusiak: Viajes geográficos en Europa (1965, Bidaia geografikoak Europan), Diversidad regional, regiones económicas y regiones agrícolas de México (1972, Mexikoko eskualde aniztasuna, eskualde ekonomikoak eta nekazari eskualdeak), Realidades y problemas de la geografía en México (1985, Geografiaren errealitateak eta arazoak Mexikon), El desarrollo regional en México: teoría y práctica (1992, Mexikoko eskualdeen bilakaera: teoria eta praktika).