Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bassey, Shirley

Abeslari ingelesa (Cardiff, Gales, 1937). Langileen klubetan hasi zen abesten. 1955ean Such is life izeneko musika ikuskizun batean parte hartu zuen Londresko West End auzoan, eta bi urte geroago lehen diskoa plazaratu zuen. Arrakasta handiko abestiak grabatu ditu, hala nola Kiss me honey, honey, kiss me eta As long as he needs me. John Barry musikagile ospetsuaren Goldfinger kanta abestu zuen, izen bereko filmerako. 1980an abesteari utzi zion, baina 1997an Propellerheads bikote britainiarraren lehen diskoan (History Repeating) abestu zuen, eta sekulako arrakasta izan zuen mundu zabalean.