Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bassani, Giorgio

Italiar poeta, eleberrigile eta saiakera idazlea (Bolonia, 1916 -  Erroma, 2000). Judua zen. Gizartera moldatu ezina da Bassaniren eleberrien ardatza. Horien artean ezagunena Il giardino dei Finzi-Contini da (1968, Finzi-Continitarren lorategia, Koldo Bigurik euskaratua), Lucino Viscontik zinemara ere eraman zuena.