Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Baskaran Larreategi, Martzelino

Euskal politikaria (Eibar, 1871 - 1952). Eibarko PSOE alderdiko eta UGT sindikatuko bultzagileetako bat izan zen. Eibarko zinegotzia izan zen hainbat aldiz, baita alkateordea ere 1919. urtean. Halaber, «Alfa» kooperatiba sortu zenetik (1920) bertako Administrazio Kontseiluko lehendakaria izan zen 1936. urtera arte. Gerra ostean kartzelan egon zen. Parlamentaria ere izan zen.