Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Basilio IIa Bulgaroktonoa

(Gr. Basileios Bulgaroktonos)Bizantzioko enperadorea (958 inguruan - 1025). Konstantino VIII.a anaiarekin batera enperadore, aginpide guztiak hartu zituen honengandik eta handikien aginpidea murriztu ondoren, Errusia alderako joera bultzatu zuen Vladimir Kieveko printzearekin hitz harturik. Bulgariarren aurka borrokatu zen (989-1018), eta inperio honetako osteak sakailatu zituen: Stumitza guduaren ondoren (1014) 15.000 gatiburi begiak lehertzeko agindua eman zuen, horietako 150 begibakar utziz, bulgariarren tsar zen Samuelenganako itzulera bidean gidari izan zitezen. Tristurak eta bihozminak hil zen Samuel tsarra hil eta bi egun geroago. Basilio II.ak Armenia, Kaukaso eta Georgia bereganatu eta arabiarren aurka borrokatu zen Asia Txikian.