Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

basahate

iz. Zool. Ahatearen familiako hegazti basatia (Anas platyrhynchos). 60 cm izan daiteke luze. Neguan hegoalderantz joaten bada ere, ipar hemisferioko lur gehienetan jartzen du habia. Landareak eta lokatz artean eta ur azpiko landaredian aurkitutako animalia txikiak janez elikatzen da.