Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Basagoiti Pastor, Antonio

Bizkaitar politikaria (Madril, 1969). Madrilen bizi izan zen unibertsitatea hasi arte. Zuzenbidean lizentziaduna da, Deustuko Unibertsitatean. 1995ean Alderdi Popularreko kide egin zen, eta urte horretan bertan zinegotzi izan zen Bilboko udalean. Denboraldi labur batez, 1998ko urritik 1999ko martxora, Gaztediaren Institutuko Zuzendari Nagusia izan zen. Azken urte horretan, Bilboko udalera itzulirik, bera izan zen Alderdi Popularren hautagaia Bilboko alkatetzarako. 2004an, Bizkaiko Alderdi Popularreko lehendakari izendatu zuten. 2008ko irailean, Euskadiko Alderdi Popularreko buru Maria San Gilek bere karguari uko egin ondoren, Euskadiko Alderdi Popularraren presidente aukeratu zuten. 2009ko Eusko Legebiltzarrarerako hauteskundeetan bera da Alderdi Popularreko zerrendaburua.