Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

barometro

iz. Fis. Eguratsaren presioa neurtzeko tresna.  v  Merkuriozko edo zilar bizizko barometroa. Barruan merkurioa edo zilar bizia duen hodi bat da, goialdean itxia eta behe aldean eguratsa ukitzen dagoen merkuriozko deposito bat duena. Zilar biziak hodian iristen duen garaieraren bidez neurtzen da eguratsaren presioa. Torricelik asmatu zuen 1643. urtean.  v  Barometro aneroidea. Barruan airerik ez duen metalezko kutxatxo bat da. Estalki malgua du kutxa horrek eta eguratsak estalkian eragiten dituen aldaketen bidez neurtzen da presioa.